Inprimatu

OLABERRIAKO DIANAREN ENTSAIOA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Hurrengo entsaioa maiatzaren 19an izango da

Olaberriako Diana interpretatzeko ardura duen lantaldea José Basilio Aranburu plazatxoan bildu da igande honetan, eta bertan egin da martxoaren 12an Palmera Monteron egindako bileraren ondoren adostutako lehen entsaioa. Hurrengo entsaioa maiatzaren 19an izango da.

Olaberria Konpainiak 2021eko ekainean ohiko batzarrean onartu zuen diana bat izateko proiektua berreskuratzea. Alberto Ubiriak, lanbidez musikaria eta konpainiako kidea, proposamen bat aurkeztu zuen. Proposamen hori onartu egin zen eta entsaioetan nahiz musika tailerretan entsaiatu izan da urte hauetan.