Inprimatu

Argazki Lehiaketa

Nork idatzia: Compañía Olaberria.

Olaberria Konpainiak I. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa 2015ean antolatzen du, gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko. Edonork parte hartu dezake, adin, sexu edo baldintza mugarik gabe. Izen ematea doakoa da eta oinarri xume batzuk daude, hirian egiten diren beste lehiaketa batzuen antzekoak.

Hiru argazki onenak saritzen dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasatzen dira. Sariak epaimahai batek erabakitzen ditu. Argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jartzen dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Lehiaketaren lehenengo edizioa David Eraso Usabarrenak irabazi zuen Cambio de San Pedro izeneko argazkiarekin.