Duela urte batzuk Olaberria Konpainiak merchandising artikuluak ateratzea erabaki zuen bi helbururekin: batetik, konpainiako kideei, lagunei zein senitartekoei Olaberriako jantzi edo artikuluak eramateko aukera emateko; eta bestetik, diru-sarrera gehiago izateko San Martzial Alardearen antolakuntzan eta urtean zehar egiten ditugun jardueretan sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko.
Gaur egun konpainiak honako artikulu hauek ditu salgai: zira zuriak, pinak, pizgailu zuriak, pizgailu beltzak, labanak, aterkiak, motxilak, gizonentzako poloak, emakumeentzako kamisetak, giltzatako gorriak, giltzatako beltzak eta banderak.
Prezioak eta eskuragarritasuna kontsultatzeko batzordeko edozein kideekin harremanetan jarri edo Nekazarien Etxean galdetu.