Inprimatu

LOURDES BELTRÁNI OMENALDI TXIKIA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

1973an desfilatu zuen

Joan den larunbatean Irungo Euskal Kirolak elkartean kantineren afaria izan zela aprobetxatuz, ekitaldi txiki bat egin zen 1973an Olaberria Konpainiako kantinera izandako Lourdes Beltrán Portugal omentzeko, efemeridearen 50. urteurrenean.

Olaberria Konpainia duela urte batzuetatik ari da ekitaldi xume hau egiten. Hasieran Marrazki eta Pintura Lehiaketa aprobetxatuz egiten zen, baina duela urte batzuetatik hona konpainiaren kantineren afarian egiten da.