Inprimatu

LEHIAKETAKO ARGAZKIAK IKUSGAI DANOK ANAI TABERNAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Saray López González izan zen azken edizioko irabazlea Deskarga argazkiarekin 

VIII. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketako argazkiak ikusgai daude aste honetatik aurrera Danok Anai tabernan. Argazkiak biltzen dituen panela bertan egongo da datozen hilabeteetan, eta, horrela, argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzeko ideia originalari eutsiko zaio.

Gogoan izan behar da Saray López Gonzálezek, Deskarga argazkiarekin, VIII. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketa irabazi zuela. Bigarren saria Jorge López Lorigadosek eta Su sonrisa también es la nuestra argazkiak jaso zuten. Epaimahaiak, berriz, bi hirugarren sari eman zituen: Karina Aguirre Altunari La bendición de la Virgen argazkiarengatik eta Óscar Pérez Riendari Redoble argazkiarengatik.