Inprimatu

KAPITAIN IZATEKO HAUTESKUNDEETARAKO DEIALDIA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Bozketa irailaren 22an egingo da

Olaberria Konpainiako batzordeak uztailaren 12an egin zuen agintaldiko azken bilera. San Pedro eta San Martzial jaien ondoren egin ohi den bezala, batzordea ikasturtearen balantzea egiteko bildu zen, eta agintaldi honen amaierarekin batera, kapitain izateko hauteskundeak deitu ditu. Prozesu hori 2021eko ekainaren 11n ezohiko batzarrean onartutako Barne Araudiaren 10.1 eta 10.2 artikuluek arautuko dute.

Hauteskunde-deialdiarekin eta azken akta sinatzearekin batera, batzordea desegin egin da. Hauteskunde-aldian, hauteskunde-batzorde baten esku geratuko da konpainiaren kudeaketa, eta batzorde horrek hauteskunde-prozesua ondo joan dadin baino ez du zainduko.

Hauteskundeetara aurkeztu nahi duten Olaberria Konpainiako kideek beren hautagaitza formalizatu beharko dute E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz. Hauteskunde-idazkariak abal-orriak emango dizkie. Abalak betetzeko epea abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean egongo da zabalik.

Bozketa irailaren 22an izango da Olaberriako Eskola Zaharretan, 20:15etik 21:00etara. Hautagai bakoitzak kontu-hartzaile bat izendatu ahal izango du prozesua gainbegiratzeko. Hauteskunde-batzordeak, halaber, Alardearen Batzordeko kide bat bertaratzea eskatuko du.