Inprimatu

LA GACETA DE OLABERRIAREN 19. ALEA KALEAN DA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Olaberria Konpainia osatzen duten pertsonen arteko harremana bultzatzen jarraitzeko balio du

Olaberria Konpainiak La Gaceta de Olaberria-ren 19. alea argitaratu du. Bertan, besteak beste, honako gai hauei buruzko informazioa aurki daiteke: deitu berri diren kapitain izateko hauteskundeak, azken argazki-lehiaketako sari-banaketa edo Irungo Euskal Kirolak elkartean egindako kantineren afaria.

Olaberria Konpainiak 2016ko apirilaren 8an burututako ohiko asanbladan La Gaceta de Olaberria deituriko gazeta bat sortzea onartu zuen. Bertan konpainiaren egunerokoak jasotzen dira: antolatzen diren aktibitateei buruzko datuak, entsaioen ordutegiak edota San Martzial Alardearen inguruko nobedadeak.

La Gaceta de Olaberria Olaberria Konpainia osatzen duten pertsonen arteko harremana bultzatzen jarraitzeko balio du. Azken urteotan konpainiak web orri bat sortu, sare sozial garrantzitsuenetan profilak ireki (Facebook, Twitter, Instagram eta YouTube), konpainiaren kontu korporatibo bat sortu eta asanbladetan multimedia erabiltzen hasi dela gogoratu behar da.

Konpainiaren web orriko La Gaceta de Olaberria ataletik jaitsi daiteke, baita honako lotura honetan irakurri ere: 19. La Gaceta de Olaberria.