Inprimatu

80 PERTSONA BAINO GEHIAGO IGANDEKO BISITA GIDATUAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Giro bikaina, Altamirako meategietara bisita bat izan zuen ibilbide batean

Laurogei lagunetik gora bildu ziren igandean Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako bisita gidatuan.

Zazpigarren edizio honetarako planteatutako ibilbidea honako hau izan zen:

-Irteera San José Langilearen parrokiatik

-Xantalen ermita

-Makatzaga baserria

-Aramburu baserria

-Zamora baserria

-Altamirako meategiak

-Altamira baserria

-Iparragirre baserria

-Eizaguirre landetxea

-Estebenea

Berrogeita hamar bat lagun Estebenea Jatetxean bazkaltzen geratu ziren ondoren, helduentzako 30 euroko menu itxiarekin eta umeentzako 15 eurorekin.