
Aurten, lehenengo aldiz, laguntzen duten hiru establezimenduri marrazkiak eraman zaizkie beraien tabernak apaintzeko
San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XI. Marrazki eta Pintura Lehiaketaren marrazkiak auzoko zuhaitzetan jarri dira festetan ikusteko.
Aurten, lehenengo aldiz, laguntzen duten hiru establezimenduri marrazkiak eraman zaizkie beraien tabernak apaintzeko: Olaberria kafetegia, Antunez taberna eta Danok Anai. Aurtengo lehiaketan 150 umek parte hartu zuten, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten.