
150 umek parte hartu zuten, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten
Pasa den igandean, hilak 17, San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatu zen José Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean).
17:00etan hasi zen, hiru mailekin: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte. 80 umek baino gehiago parte hartu zuten, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten.
Irabazleak honako hauek izan ziren:
–6 urte arte: Elaia Mitxeo (lehenengo saria), Aimar Elias (bigarren saria) eta Telmo Vaz (hirugarren saria)
–7-9 urte: June Sanchez (lehenengo saria), Lucia Torres (bigarren saria) eta Haizea Mitxeo (hirugarren saria)
–10-12 urte: Irene Arzak (lehenengo saria), Ekaitz Bercianos (bigarren saria) eta Asier Carpio (hirugarren saria)
Sari banaketa bukatu ondoren hurbildu ziren ume guztiekin entsaio txiki bat egin zuen konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino.