
Kuriositate bezala, entregatutako gutun-azalean 4.70 euro zeuden, zentimo bat 2017ko San Martzial Alardean desfilatu zutenen soldadu bakoitzeko
Olaberria Konpainiako kapitaina den Ramon Martiarenak 2017ko kantinera den June Sanchezi San Pedro egunean Irungo Kasinoan jasotako soldata eman dio. Kuriositate bezala, entregatutako gutun-azalean 4.70 euro zeuden, zentimo bat 2017ko San Martzial Alardean desfilatu zutenen soldadu bakoitzeko.
Gogoratu behar da apirilaren 13an Nekazarien Etxean eginiko ohiko batzarrean urtero San Pedro egunean jasotzen den soldata era simbolikoan pasa den urteko kantinerari opari gisa ematea onartu zela. Proposamena onartu zen, 35 bozka alde, kontrako bozkarik ez eta abstentzio batekin.