
Larunbat honetan izango da San José Langilearen parrokian
Datorren larunbatean, 19:00etatik aurrera, Olaberria Konpainiako hildakoen aldeko meza izango da San José Langilearen parrokian. Eukaristian zehar gaur egungo banderina bedeinkatuko da, konpainiak 2001az geroztik desfilatzen duena. Hogeigarren urteurrena zela eta bedeinkatzea aurreikusita zegoen, baina zeremonia ezin izan zen egin pandemiagatik.
Ekitaldia Olaberria Konpainiako kide eta jarraitzaile guztiei irekia da, parrokiaren edukierak berak ezar diezagukeena beste murrizketarik gabe. Eukaristian zehar, bi kantinera arduratuko dira irakurketez, eta kapitainak ekitaldia itxiko du. Mezaren amaieran familia argazkia aterako da.
Ondoren, Irungo Euskal Kirolak elkartean kantineren ohiko afaria egingo da, 2019az geroztik egin ezin izan dena.