
Berrogeita hamar lagunek baino gehiagok egin zuten bisita gidatua
Berrogeita hamar lagunek baino gehiagok egin zuten igande honetan Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako bisita gidatua. Hauei gainera Perujaranen hamaiketakoa prestatzen gelditu ziren hamarna pertsona inguru gehitu behar zaie.
Seigarren urte honetarako proposatutako ibilbidea honako hau zen:
– Junkaleko Andre Mariaren eliza
– Arbelaizko jauregia
– Irungo Udala
– Gozategia/Larreaundi baserria
– Txikillo
– Santxotenea
– Pedronea/Tolareta
– Estebenea ondoko zubia
– Aranburuko Errota
– Aranburu
– Zamora
– Estebenea
Hogeita hamar bat lagun Estebenea Jatetxean bazkaldu zuten gero. Menua itxia zen, 27 euro helduentzako eta 15 euro umeentzako.