Kontaktua

OLABERRIA ETA MUGARRILUZE, ALARDEKO TABERNEN INAUGURAZIOAN

Ekitaldia CD Bidasoa plazatxoan izan zen eta bertan txotx bat eta pintxo dastaketa izan ziren 

Astearte honetan, CD Bidasoa plazatxoan, Alardeko tabernen inaugurazioa izan zen, kantinerak, konpainietako ordezkariak eta partaidetza mugatuko unitateak, Agintarien Batzarreko eta Alardearen Batzarreko kideak bertan zirela.

Olaberria Konpainiatik Javier García Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), José Luis Martín (erredobleen kaboa) eta Santi Pérez (danborren kaboa) joan ziren, baita aurtengo gure kantinera ere, Ixaro Ugarte. Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartetik Amaia Jauregi (presidentea), Amets Ugarte, Mª Carmen Urkia eta Edurne Lizeaga joan ziren.