Kontaktua

2025eko KANTINERARI SOLDATA EMAN ZAIO

2017ko apirilaren 13an Nekazarien Etxean egindako ohiko batzarrean San Pedro egunean urtero jasotzen den soldata aurreko urteko kantinerari ematea onartu zen, opari gisa

Iñaki Aguirrezabala Olaberria Konpainiako kapitainak San Pedro egunean goizean Irungo Kasinoan jasotako soldata eman dio Eider Zuzaya 2025eko kantinerari. Ekitaldia XII. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren sari banaketa aprobetxatuz egin da.

Gogora dezagun 2017ko apirilaren 13an Nekazarien Etxean egindako ohiko batzarrean San Pedro egunean urtero jasotzen den soldata aurreko urteko kantinerari ematea onartu zela, opari gisa. Proposamena aldeko 35 botorekin, kontrako botorik gabe eta abstentzio batekin onartu zen.