Ekitaldia Perujaran kaleko arkupeetan egin da

Igande honetan “Olaberria konpainia” XII. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin da Perujaran kaleko arkupeetan. Javier García Nieto San Martzial Alardeko Jenerala bertan izan da, Javier Urroz komandantearekin batera.
Jasone Maya Aizpuruak, Besarkada batek gordetzen duena argazkiarekin, azken edizio honetako irabazlea izan zen. Bigarren saria Karina Aguirre Altunaren Aita bila argazkiari eman zioten, eta hirugarrena Luis Alfonso García Prieto eta Entre la compañía argazkiari.
Epaimahaia Jokin Aristizabal eta Eusebio Gil soldaduek eta Josema Carrero batzordeko kideak osatu zuten, baita Eider Zuzaya (2025eko kantinera) eta Patricia López (2023ko kantinera) ere. Iñaki Aguirrezabala kapitaina izan zen epaimahaiko presidentea. Guztira, 14 egileren 32 argazki jaso ziren.