Óscar Pérezek establezimendu laguntzailea dela egiaztatzen duen koadroa jaso du orain dela egun batzuk

Ducha T enpresa Olaberria Konpainiaren establezimendu laguntzaile berria bihurtu da. 2021ean eratua, Donostiako Ubarburu Pasealekuan du egoitza, eta erakusketa bat Gasteizko Herrandarren kalean. Bainuontzia dutxako plateretara aldatzen espezializatuta dago. Óscar Pérezek establezimendu laguntzailea dela egiaztatzen duen koadroa jaso du orain dela egun batzuk.
Establezimendu, denda edo enpresa bakoitzak, konpainiarekin ados jarrita, parte hartzeko modua aukeratzen du: konpainiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri emanez, Gabonetako loteria saltzen lagunduz, entsaioetako datak, ordutegiak eta ibilbideak ezagutaraziz, etab.
Establezimendu, denda edo enpresa berriren batek konpainiarekin kolaboratu nahi badu, batzordeko edozein kiderekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatzi info@companiaolaberria.com helbidera edo mezu bat utzi sare sozialetan.