Ekitaldia Irungo Kasinoan izan da

Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Santi Pérez (alfereza), Iñaki Martiarena (banderina), Aitor Planas (danborren kaboa) eta Jesús Lorenzo (atzeko sarjentua) Olaberria Konpainiaren ordezkari gisa joan dira San Martzial Alardea osatzen duten konpainiei eta unitateei banderinak, munizioa eta soldata emate ekitaldira.
Ekitaldia Irungo Kasinoan izan da, San Pedro eguneko goizeko lehen orduan. Armen Ikuskaketaren aurreko azken adierazpenen ondoren, konpainiak banderinarekin, munizioarekin eta soldatarekin argazkia egin du.