Olaberria Konpainia, ikasturte amaierako afarian konpainia eta unitate gehienekin batera

Larunbat honetan, uztailak 4, Gabiria jatetxean San Martzial Alardea osatzen duten konpainien eta unitateen kurtso amaierako ohiko afaria izan da.
Olaberria Konpainiatik Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Santi Pérez (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Iñaki Martiarena (banderina), Jesús Lorenzo (atzeko sarjentua), Aitor Planas (partxeen kaboa) eta Iratxe Bollain kantinera joan dira.