Konpainiako ofizialak lore-eskaintzan eta botoa berritzeko ekitaldian izan dira

Urtarrilaren Olaberria Konpainiak, San Martzial Alardea osatzen duten gainerako konpainia eta unitateekin batera, botoa berritu du Aldabe haitzean ekainaren 30ean, gure arbasoek 1522ko San Martzialeko batailaren ondoren emandako hitza betez.
Olaberria Konpainiatik Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Santi Pérez (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Iratxe Bollain (kantinera) eta Iñaki Martiarena (banderina) izan dira.