Olatz Artolak establezimendu laguntzailea dela egiaztatzen duen koadroa jaso du orain dela egun batzuk

Danok Anai Tabernak, gerentzia berriarekin 2025eko abuztutik, Olaberria Konpainiarekin kolaboratzen jarraitzen du. Olatz Artolak establezimendu laguntzailea dela egiaztatzen duen koadroa jaso du orain dela egun batzuk.
Establezimendu, denda edo enpresa bakoitzak, konpainiarekin ados jarrita, parte hartzeko modua aukeratzen du: konpainiak urtean zehar antolatzen dituen jardueren berri emanez, Gabonetako loteria saltzen lagunduz, entsaioetako datak, ordutegiak eta ibilbideak ezagutaraziz, etab.
Establezimendu, denda edo enpresa berriren batek konpainiarekin kolaboratu nahi badu, batzordeko edozein kiderekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatzi info@companiaolaberria.com helbidera edo mezu bat utzi sare sozialetan.