Geldialdiak urtean zehar loteria saltzen laguntzen edo erakuslehioak informazioa jartzeko uzten dituzten tabernen ondoan egingo dira

Olaberria Konpainiaren batzordeak dagoeneko diseinatuta ditu aurtengo entsaioen ibilbideak, eta aurreko batzarrean iragarri bezala, ekainaren 18an, 22an eta 25ean (entsaio orokorra) izango dira. Entsaioak 20:30ean hasiko dira Estebeneatik.
Ekainaren 17an geldiriko entsaioa egingo da, ordu berean, baina Nekazarien Etxean.
Ohi bezala, geldialdiak urtean zehar loteria saltzen laguntzen edo erakuslehioak informazioa jartzeko uzten dituzten tabernen ondoan egingo dira.
Ibilbideak eta geldialdiak hurrengo estekan deskargatu daitezke.