Banaketa ekainaren 15, 16 eta 21ean egingo da

Joan den apirilaren 10ean Nekazarien Etxean egindako batzarrean hitz egin zen bezala, urte honetatik aurrera aldaketak egongo dira ekainaren 29 eta 30eko deskargetarako munizioaren eta eskopetetarako pegatinen banaketan. Iaz arte, konpainiako batzordeko kide batzuk arduratzen ziren San Pedro eta San Martzial egunetan eskopeten ataleko kideei kartutxoekin aldez aurretik prestatutako poltsak banatzeaz, eta, horren ondorioz, haietako batzuek kartutxodun poltsak eraman behar zituzten Larreaundira edo Urdanibia plazara, konpainiako kide batzuk ez baitira Estebeneara igotzen konpainiarekin abiatzeko. Era berean, segurtasun-arauak eta pegatinak banatzeko aprobetxatzen zen, bai eskopeta operatiboetarako, bai ez-operatiboetarako ere.
Hemendik aurrera, aurreko egunetan egingo da banaketa hori guztia, eta, gainera, fitxak osatu gabe dituzten ataleko kide batzuei buruzko informazioa biltzen amaituko da.
Data eta ordutegi hauek ezarri dira:
– Ekainaren 15ean, 19:00etatik 20:30era (Los Perolas)
– Ekainaren 16an, 19:00etatik 20:30era (Los Perolas)
– Ekainaren 21ean, 10:00etatik 11:30era (Los Perolas)