Hurrengo entsaioa datorren maiatzaren 17an izango da

Igande honetan, 2024aren hasieran Olaberriako Diana jotzeko eratutako lantaldeak aurtengo lehen entsaioa egin du José Basilio aranburu plazan.
Hurrengo entsaioa maiatzaren 17an izango da. Diana musika tailerretan eta entsaioetan entsaiatzen jarraituko da, ekainaren 30ean kantineraren etxean eta Estebenean Urdanibia plazara abiatu aurretik interpretatu ahal izateko.
Batzordeak lantaldea irekia dela eta diana jotzeko interesa duen konpainiako edozein kide batu daitekeela gogorarazi nahi du.