Kontaktua

IÑIGO MARTÍN ATZEKO KABO BERRIA IZANGO DA

Konpainiako batzordeko kidea da 2023ko amaieratik

Iñigo Martín Hernández konpainiako atzeko kabo berria izendatua izan da Joxe Aramburu Liceagaren ordez, 2015etik lan hori egiten ari zena eta iazko San Pedro eta San Martzial jaien ondoren kargua uzteko erabakia jakinarazi zuena.

Konpainiako batzordeko kidea da 2023. urtearen amaieratik, eta 2001etik dabil Olaberrian desfilatzen, eskopetarekin beti.

Balio dezatela lerro hauek Joxe Aramburuk urte hauetan egindako lana eskertzeko eta Iñigo Martíni bere zeregin berrian zorte ona opatzeko.