Kontaktua

AURTENGO ENTSAIOEN IBILBIDEAK ADOSTUTA

Geldialdiak urtean zehar loteria saltzen laguntzen edo erakuslehioak informazioa jartzeko uzten duten tabernen ondoan egingo dira

Olaberria Konpainiaren batzordeak dagoeneko diseinatuta ditu aurtengo entsaioen ibilbideak, eta aurreko batzarrean iragarri bezala, ekainaren 18an, 20an eta 25ean (entsaio orokorra) izango dira. Entsaioak 20:30ean hasiko dira Estebeneatik.

Ekainaren 16an geldiriko entsaioa egingo da, ordu berean, baina Nekazarien Etxean.

Ohi bezala, urtean zehar loteria saltzen laguntzen edo erakuslehioak informazioa jartzeko uzten dituzten tabernen ondoan egingo dira.

Ibilbideak eta geldialdiak hurrengo estekan deskargatu daitezke.