Kontaktua

BUKATU DIRA MUSIKA TAILERRAK

Laugarren eta azken saioa bukatzerakoan haurrei askari bat eman zitzaien 

Pasa den larunbatean aurtengo laugarren eta azken musika tailerra ospatu zuen Olaberria Konpainiak. Elkarretaratzeak maiatzaren 28an eta ekainaren 4ean, 11n eta 18an ospatu ziren Berio kaleko Santa Elena eskola zaharreko patioan. Laugarren eta azken saioa bukatzerakoan haurrei askari bat eman zitzaien.

“Olaberria Konpainiatik jardueran interesa jarri duten haur eta gazte guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta datorren urtean errepikatzeko gonbita luzatzen diegu. Gazteei irakatsi eta laguntzeko ardura hartu duten Olaberria Konpainiako kideei ere eskerrak eman nahi dizkiegu beraien elkarlan eskuzabalarengatik”, dio Olaberria Konpainiako kapitaina den Javier García Nietok.