Kontaktua

ARANTZA MANTEROLA, BEGOÑA ZABALETA ETA Mª CARMEN OLAIZOLA OMENDU DITU KONPAINIAK

 

1970, 1971 eta 1972an desfilatu zuten, hurrenez hurren

Joan den larunbatean Contracalle kaleko Irungo Euskal Kirolak elkartean egindako kantineretako afaria aprobetxatuz, duela 50 urte desfilatu zuen kantinera omentzeko ekitaldia egin zen. Kasu honetan, azken bi urteetan ezin izan denez afari hau ospatu, hiru kantinera izan ziren omenduak: Mª Carmen Olaizola Errazquin (1972ko kantinera), Begoña Zabaleta Irazu (1971ko kantinera) eta Arantza Manterola Irazoki (1970eko kantinera). Lehenengo biek afarian jaso zuten aitorpen hori, eta Arantza Zabaletaren kasuan, ezin izan zenez bertaratu, konpainiako agintariak izan ziren bere etxera hurbildu zirenak.

Olaberria Konpainiak orain dela 50 urte kantinera bezala desfilatu zuen kantinerari aitorpena lehenengo Margo eta Marrazki Lehiaketa ospatu zenetik egiten dio, 2008. urtean. 2019. urtetik aitorpen ekitaldi hau kantineren afariaren baitan egiten da.