
20:30ean hasiko da Nekazarien Etxean
Olaberria Konpainiak geldirik egiten duen ohiko entsaioa ekainaren 17an izango da Nekazarien Etxean. San Martzialeko martxa guztiak joko dira eta aldaketak egingo dira. Ondoren, ohi bezala, ibilbide txiki bat egingo da Estebenearaino.
Bandako kideei garaiz joateko eskatzen zaie, hasi aurretik zerrenda pasa ahal izateko.