
Datorren ekainaren 5ean izango da eta ondoren Estebenea Jatetxean bazkaria egongo da nahi dutenentzat
Datorren ekainaren 5ean Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak seigarren urtez bisita gidatua antolatuko dute auzoaren muga historikoetan zehar. Hitzordu hau konpainiaren kantinera aukeratu ondoren ospatzen da eta urtero Olaberriako muga historikoen zati bat zeharkatzen da, baina bertan behera geratu da azken bi urteetan pandemiaren ondorioz.
Hona hemen aurtengo ibilbidea:
– Junkaleko Andre Mariaren eliza (irteera 9:30ean izango da)
– Arbelaizko jauregia
– Irungo Udala
– Gozategia/Larreaundi baserria
– Txikillo
– Santxotenea (hamaiketakoa)
– Pedronea/Tolareta
– Estebenea ondoko zubia
– Aranburuko Errota
– Aranburu
– Zamora
– Estebenea
Nahi duenak Estebenea Jatetxean bazkaltzeko aukera izango du 14:00etatik aurrera, 27 euroko menu itxiarekin helduentzat eta 15 eurokoarekin haurrentzat. Aldez aurretik erreserbatu eta ordaindu beharko da Estebenea Jatetxean.
Helduen menua (27 euro):
– Urdaiazpikoa eta kroketak
– Arroza oilaskoarekin, otarrainxkekin eta txipiroiekin
– Gazta-tarta
– Kafea eta likore-kopa
– Ogia, ura, sagardoa eta ardoa
Haurrentzako menua (15 euro):
– Kroketak
– Arroza oilaskoarekin, otarrainxkekin eta txipiroiekin
– Izozkia
– Ura edo freskagarria