Kontaktua

ARGAZKIAK ANTÚNEZ TABERNAN DAUDE IKUSGAI

Guztira, 7 egileren 10 argazki aurkeztu ziren

VII. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren argazkiak Antúnez tabernan ikusi daitezke aste honetatik aurrera. Argazki-taula hurrengo hilabeteetan egongo da han jarrita. Konpainiako batzordearen nahia argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzen joatea da.

Gogoratu behar da Begoña Urrozek Bajada San Marcial argazkiarekin irabazi zuela lehiaketa eta guztira 7 egileren 10 argazki aurkeztu zirela. Epaimahaiak bigarren eta hirugarren sariak hutsik uztea erabaki zuen.