Kontaktua

XIV. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

17 marrazki aurkeztu ziren guztira

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak joan den azaroaren 13an eman zituzten XIV. Marrazketa eta Pintura Lehiaketako sariak, José Basilio Aranburu plazatxoan egin zen ekitaldi xume batean.

Guztira 17 marrazki aurkeztu ziren. Lehiaketak, aurreko urteetan bezala, hiru kategoria izan zituen: 6 urte arte, 7 eta 9 urte bitartean eta 10 eta 12 urte bitartean.

Irabazleak:

      6 urtetik beherako haurrak: Nahikari Sánchez (lehen saria), Irati García (bigarren saria) eta Paula Barón (hirugarren saria).

      7 eta 9 urte bitartekoak: Uxue García (lehen saria), Ebe Velaz (bigarren saria) eta Paula Elgorriaga (hirugarren saria).

      10 eta 12 urte bitartekoak: Libe d´Anjou (lehen saria), Nerea Cambón (bigarren saria) eta Álvaro García (hirugarren saria).

Leyre López, Irati Formoso eta Mertxe Elizalde kantinerek osatu zuten epaimahaia.

Lehiaketa desberdina

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIV. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatu zuten ekainaren 15etik 30era bitartean. Osasun-krisiaren eta José Basilio Aranburu plazatxoan egin ezinaren aurrean, iazko baldintza berberetan egin zen, eta parte-hartzaileek marrazkiak bi postontzitan utzi ahal izan zituzten, bata Danok Anai tabernan eta bestea Antúnez tabernan.