Kontaktua

BEGOÑA URROZEK ARGAZKI LEHIAKETAKO SARIA JASO DU

Ekitaldia José Basilio Aranburu plazatxoan egin zen

Begoña Urrozek joan den azaroaren 6an jaso zuen VII. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren irabazlearen saria, José Basilio Aranburu plazatxoan egin zen ekitaldi xume batean. Saria epaimahaiko kide Yone Álvarezek eta Jokin Aristizabalek eman zioten.

Gogoratu behar da Begoña Urrozek Bajada San Marcial argazkiarekin irabazi zuela lehiaketa eta guztira 7 egileren 10 argazki aurkeztu zirela. Epaimahaiak bigarren eta hirugarren sariak hutsik uztea erabaki zuen.

Argazki guztiak konpainiaren artxiboan pasako dira, eta datozen hilabeteetan ikusgai jarriko dira establezimendu laguntzaileren batean, webgunean eta sare sozialetan.