
Olaberria Konpainiako web orrian eta sare sozialetan zabalduko da
Olaberria Konpainiak jarduera berri bat jarri du martxan. Argazki lehiaketa bat hain zuzen ere, non parte hartzaileak Olaberriako jantziren batekin, edo konpaniako produkturen batekin atera behar dira. Gogoratu behar da konpainiako produktuen artean banderak, aterkiak, zirak, poloak, motxilak, eskumuturrekoak edo pegatinak aurkitu ditzakegula.
Argazkiak info@companiaolaberria.com helbide elektronikora bidali daitezke, baita konpaniako Facebook orrialdera mezu pribatu baten bidez. Jasotako argazki guztiekin bideo txiki bat egingo.
Parte hartzaileek maiatzaren 31era arte bidali ahalko dituzte beraien argazkiak. Bideoa Olaberria Konpainiako web orrian eta sare sozialetan zabalduko da.