
Kuotaren ordainketa epea apirilaren 30era arte luzatzen da
Olaberria Konpainiako batzordea apirilaren 20an telematikoki bildu zen pasa den asteko Buruzagien Batzordearen bileran hartutako erabakiak aztertzeko. Bilera horretan kapitain eta unitate buruek Alardea egiteko planteatzen den data bakarra ekainaren 30a dela adostu zuten, eta egun horretan ezin bada egin osasun agintariek horrela adierazten dutelako, ez dela beste egun batean burutuko. Gainera, lan egingo da San Martzial mendian Botoaren Berritzea egin ahal izateko. Konpainia eta partaidetza murriztutako unitateen batzordeak, kantineren aukeraketak eta data hauetan egiten diren beste ohiko bileren epeak atzeratzea ere adostu zen, egoeraren bilakaeraren zain.
Hau dela eta, Olaberria Konpainiako batzordeak, Buruzagien Batzordean onartutakoaren arabera, kantineraren aukeraketa prozesua atzeratu egiten da, eta egitekotan Buruzagien Batzordeak adierazten dituen jarraibideak segituko dira.
Marrazki eta pintura lehiaketa, bisita gidatuak auzoko muga historikoetan zehar, argazki lehiaketa baita musika tailerrak, guzti hauek Olaberria Konpainiak antolatutako jarduerak, atzeratu egiten dira ere. Aurreikusitako datetan ospatzea ezinezkoa balitz, ekainaren 30a ondoren berreskuratzea aztertuko da, Alardea ospatu edo ez.
Olaberria Konpainiako batzordeak apirilaren 24erako aurreikusita zegoen ohiko bilkura bertan behera uztea eta kuotaren ordainketa epea apirilaren 30era arte luzatzea ere erabaki zuela gogoratu behar da.
Olaberria Konpainiako batzordeak maiztasunez bilerak egingo ditu, hartzen diren neurrien balorazioa eta jarraipena egiteko. Datorren bilera apirilaren 30ean ospatuko da.