Kontaktua

ARGAZKIAK DANOK ANAI TABERNAN DAUDE IKUSGAI

Guztira, 13 egileren 30 argazki aurkeztu ziren

V. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren argazkiak Danok Anai tabernan ikusi daitezke aste honetatik aurrera. Argazki-taula hurrengo hilabeteetan egongo da han jarrita. Konpainiako batzordearen nahia argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzen joatea da.

Gogoratu behar da Karina Aguirre eta El sable del capitán izeneko bere argazkia izan zirela V. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria Ane Martiarena eta Pozik izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria Saray Lopezentzat izan zen Detalle argazkiarekin. Guztira, 13 egileren 30 argazki aurkeztu ziren.