



Irabazleek Perujaran kaleko ataripeetan burututako ekitaldi xume batean jaso dituzte beraien sariak
Karina Aguirrek, Ane Martiarenak eta Saray Lopezek Perujaran kaleko ataripeetan burututako ekitaldi xume batean V. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren sariak jaso dituzte.
Gogoratu behar da Karina Aguirre eta El sable del capitán izeneko bere argazkia izan zirela V. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria Ane Martiarena eta Pozik izeneko bere argazkiarentzat izan zen eta hirugarren saria Saray Lopez eta Detalle izeneko argazkiarentzat. Guztira, 13 egileren 30 argazki aurkeztu ziren. Lehenengo aldia da Karina Aguirrek lehiaketa irabazten duena. Saray Lopezek azken hiru lehiaketak irabazi zituen eta lehenengo lehiaketaren irabazlea David Eraso izan zen.
Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.