Kontaktua

BATZORDE BERRIA MARTXAN DA

Jon Garcia de Cortazar, Jose Luis Fernandez, Javier Oreja, Unai Martiarena eta Mattin de Sande konpainiako batzordearen kide izatera pasa dira

Olaberria Konpainiako batzorde berria martxan da eta bere lehenengo bilerak  urriaren 8an eta azaroaren 14ean ospatu ditu.

Jon Garcia de Cortazar (eskopeta), José Luis Fernandez (erredoblea), Javier Oreja (txilibitua), Unai Martiarena (txilibitua) eta Mattin de Sande (txilibitua) irailaren 21ean ospatutako hauteskundeen ondoren konpainiako batzordearen kide izatea pasa dira.

Lehengo konpainiako batzordetik, kapitain berria den Javier Garcia Nieto ez ezik, honako hauek jarraituko dute: Ramon Martiarena, Iñaki Aguirrezabala, Alberto Etxebeste, Iñaki Martiarena, Martin Tellechea, Serafin Elosua, José Mª Satrustegui, Jose Luis Retegui, Jose Luis Aramburu, Martin Jose Telletxea, Vicente Calleja, Manuel Querejeta, Imanol Querejeta, Martxel Tapia, Jonas Manterola, Jaime Regatos, Agustin Merino, Santi Perez, Dani Cambon, Javier Sanchez eta Oscar Perez. Agustin Merinok, Mikel Santos-Juanesek eta Mikel Ubiriak ez dute jarraituko.

Batzorde berria, beraz, 26 kidek osatuko dute. Jon Garcia de Cortazar konpainiako diruzain berria izango da eta Martin Tellecheak idazkari lanak egiten jarraituko du.