
Konpainiako batzordearen nahia argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzen joatea da
IV. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren argazki aukeraketa bat Olaberria kafetegian ikusi daiteke aste honetatik aurrera. Argazki-taula hurrengo hilabeteetan egongo da han jarrita. Konpainiako batzordearen nahia argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzen joatea da.
Gogoratu behar da Saray Lopez eta Mirada izeneko bere argazkia izan zirela IV. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria David Eraso eta Este grupo izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria Karina Aguirrerentzat izan zen ere Olaberria al completo argazkiarekin. Guztira, 15 egileren 39 argazki aurkeztu ziren.