
Establezimendu laguntzailearen izena eta konpainiako armarria duen koadro bat da
Olaberria Konpainiako batzordeak laguntzaile diren hamabost establezimenduri opari bat entregatu die. Oparia jaso duten establezimenduak honako hauek dira: Estebenea Jatetxea, Garcia Nieto elektrizitate instalakuntzak, Nekazarien Etxea, Roberto Magaña harategia, Antunez taberna, Tonel taberna, Danok Anai taberna, Olaberria kafetegia, Isabel janari-denda, Las Dos Marias kafetegia, Bidasoa nekazal-produktuak, ATRIO dekorazio-estudioa, Dunboa Eguzki taberna, Yone ileapaindegia eta Luma tailerrak.
Establezimendu laguntzailearen izena eta konpainiako armarria ekartzen duen koadro bat da. Olaberria Konpainiako batzordeak hainbat urteetan zehar izandako eskuzabaltasunagantik eskerrak eman nahi dizkie. Establezimendu berriren bat Olaberria Konpainiarekin lan egin nahi badu, konpainiako batzordeko edozein kiderekin harremanetan jar daiteke, info@companiaolaberria.com helbide elektronikora idatzi edo sare sozialetan mezu bat utzi.