Kontaktua

LEHENENGO IZENDAPENAK OLABERRIAN

Javier Garcia Nietok Iñaki Aguirrezabala izendatu du teniente kargurako eta Martin Tellechea alferez kargurako. Alberto Etxebeste alferez bezala jarraituko du eta Iñaki Martiarena banderina eramaten jarraituko du

Javier Garcia Nietok irailaren 21ean ospatutako hauteskundeen ondoren irekitzen den bolada berriari begira Olaberria Konpainiako lehenengo agintarien izenak ezagutzera eman ditu. Hala, kapitain berriak Iñaki Aguirrezabala izendatu du teniente kargurako eta Martin Tellechea alferez kargurako. Alberto Etxebeste alferez bezala jarraituko du eta Iñaki Martiarena banderina eramaten jarraituko du.

Iñaki Aguirrezabala konpainiako tenientea izan da 2015 eta 2016ean eta alfereza 2010etik 2014ra bitartean eta gero 2017 eta 2018an. Lehen eskopetarekin desfilatzen zuen. Martin Tellechea eskopetarekin desfilatu zuen bi urte eta 2002. urteaz geroztik txilibitua da. Alberto Etxebesteren kasuan, konpainiako alfereza izan da 2005etik 2018ra bitartean, 2008an izan ezik. Lehen eskopetarekin desfilatzen zuen. Iñaki Martiarena beti izan da eskopeta eta konpainiako banderina 2009tik 2018ra bitartean eraman du.

Datozen asteetan sekzio ezberdinetako kaboen izenak ezagutzera emango dira, hala nola atzeko sarjentuaren izena ere.