
Erakusketa Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da urriaren 28ra arte. Guztira 144 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat egongo dira ikusgai argazki-erakusketan
Javier Garcia Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martin Tellechea (alfereza), Irati Formoso (aurtengo kantinera), konpaniako batzordearen kideak diren Vicente Calleja, Serafin Elosua eta Santi Perez, hala nola konpainiako kideak diren Juanma Aldaba, Miguel Angel Carpio eta Eusebio Gil, Oiasso Erromatar Museoan urriaren 28ra arte ikusi ahalko den “Quique Escalante XII. Memoriala” argazki lehiaketari dagokion argazki-erakusketaren inaugurazio ekitaldian egon ziren Olaberria Konpainia ordezkatzen.
Gerardo Garcia Gonzalez eta ¡¡¡Fuego!!! izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante XII. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.
Bigarren saria Eladio Aires Pacheco eta Desfilando izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Raul Martinez Maza eta Gora San Marcial deituriko bere argazkiarentzat. Nerea Aldaba Aguirreren Esto es Irun argazkiarentzat izan da “Danborrada” sari berezia. Asier Carpio Mutuberriak lortu du “Gazteria” sari berezia Bajo la lluvia izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.
Guztira 44 egile ezberdinen 144 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Talo Gil Peña (AFIko ordezkaria) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.