Kontaktua

PEGATINAK BIDALI EGIN DIRA

 

Bi koloretako pegatinak daude: more koloretakoak deskargak egiten dituzten eskopetetarako eta laranja koloretakoak deskargak egiten ez dituzten eskopetetarako

Olaberria Konpainiako soldaduak San Pedro eta San Martzial egunetan beraien eskopetetan eraman behar dituzten pegatinak gutun bidez bidali dira. Pegatina hauek garrantzitsuak dira Olaberria Konpainiako kide hori bere eskopetak erroldatua daukala adierazteko balio duelako. Bi koloretako pegatinak daude: MORE koloretakoak deskargak egiten dituzten eskopetetarako eta LARANJA koloretakoak deskargak egiten ez dituzten eskopetetarako.

Olaberria Konpainiako batzordetik gogoraratu nahi dugu segurtasun arrazoiak direla eta deskargak baimendutako tokietan bakarrik egin daitezkeela, hau da Jeneralak edota Kapitainak agintzen duten toki eta uneetan eta erabat debekaturik dago tiro solteak mandoek agindutako toki eta uneetatik kanpo egitea.

Aipatutako araudi hau urratu eta ondasun zein pertsonei kalteak sortzen dizkietenek, zigor ekonomiko edo sor daitezkeen erantzunkizunei aurre egin beharko diete. Gainera, Alardeko Ordenantzan edota konpainiako Barne Erregimeneko Arautegian agertzen denaren arabera ere zigortuak izan daitezke.

Pegatina jaso ez dutenek batzordearekin harremanetan jar daitezke konpainiako posta elektronikoaren bidez: info@companiaolaberria.com.