
Guztira Olaberria Konpainiako 35 kantinera etorriko direla baieztatu dute
Olaberria Konpainiak larunbat honetan, hilak 9, kantineren ohiko afaria antolatuko du. Irungo Euskal Kirolak elkartean izango da, Kontrakale kalean, 21:30etatik aurrera. Guztira Olaberria Konpainiako 35 kantinera etorriko direla baieztatu dute.
Menua honako hau izango da:
– Iberikoak
– Patea
– Legatz kokotxak txirlekin
– Sorbetea
– Entrekota piper eta patata purearekin
– Postrea