
Manolo, Batzoki, Basque Corner, Gaztelumendi eta Sargia dira aurten Alardeko tabernak
Manolo, Batzoki, Basque Corner, Gaztelumendi eta Sargia dira aurten Alardeko tabernak. Asteazken honetan burutu da inaugurazio ekitaldia, kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideekin. Olaberria Konpainiaren partetik Ramón Martiarena (kapitaina), Javier Garcia (tenientea), Iñaki Aguirrezabala (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Iñaki Martiarena (banderina), Martin Tellechea (idazkaria), Santi Pérez (danborren kaboa), Vicente Calleja (batzordeko kidea), Noël d´Anjou (Alardearen Batzordeko kidea), Irati Formoso (kantinera), eta konpainiako kideak diren Angel Formoso, Mikel Formoso eta Xele Ugarte egon dira.
“Sartu gara ekainean, Alardealdia ospatu dugu, Pagokiko 20. urteurrena ere ospatu dugu eta laister dire hemen entsaioak. Alardeko tabernen inaugurazio ekitaldiarekin beste pausu txiki bat ematen dugu gure egutegi berezi honetan”,adierazi du Alardeko Jenerala den Paco Carrillok.