
Berrogeita hamar pertsona inguru egin zuten pasa den igandean bisita gidatua Altamirako meategietara
Berrogeita hamar pertsona inguru egin zuten pasa den igandean Olaberria Konpainiak, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak eta Estebenea Jatetxeak antolatutako bisita gidatua Altamirako meategietara. Hauei gainera Altamira baserrian hamaiketakoa prestatzen gelditu ziren hogeina pertsona inguru gehitu behar zaie.
Laugarren urte honetarako proposatutako ibilbidea honako hau zen: Urdanibia plazatik atera eta Ama Xantalen kaletik Dolores Salis eta San Jose Langilea hartu Txikillo baserrira iristeko. GI-3452 errepidea hartu (Olaberria-Bentas errepidea) autobideko zubiraino eta Arrillaran baserritik Altamirako meategietara eta Zubeltzuko dorrera igo. Gero, Uruneko Errotara jaitsi eta GI-3452 errepidetik Estebenea inguruan bukatu.
Hogeita hamar bat lagun Estebenea Jatetxean bazkaldu zuten gero. Menua itxia zen, 22,50 euro helduentzako (entsalada mistoa, kroketak, piper beteak, txerri-ukondoa/bakailoa saltsan, postrea, kafea, ardoa eta freskagarriak) eta 11,50 euro umeentzako (kroketak, txibiak, oilasko-bularkia patatekin, izozkia, ura eta freskagarriak).