
Pasa den azaroaren 24ean ospatu zen laugarren urtez jarraian
Pasa den azaroaren 24ean Irungo eta Hondarribiko alardeetako agintari ohien laugarren anaitasun bazkaria ospatu zen Hondarribiko Oilurta Azpi baserrian.
Guztira 50 bat mahaikide bildu ziren. Olaberria Konpainiaren partez Ramon Martiarena, Jose Maria Satrustegui, Manuel Querejeta, Jose Luis Retegui eta Josetxo Oyarzun joan ziren.