
Lehen saria: Mirada, Saray Lopez

Bigarren saria: Este grupo, David Eraso

Hirugarren saria: Olaberria al completo, Karina Aguirre

Epamahaia erabakia hartu eta gero
Epaimahaiak Mirada izeneko bere argazkia saritu du. Sari banaketa abenduaren 2an izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan
Saray Lopez eta Mirada izeneko bere argazkia izan dira IV. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria David Eraso eta Este grupo izeneko bere argazkiarentzat izan da eta hirugarren saria Karina Aguirre eta Olaberria al completo izeneko argazkiarentzat. Hirugarren aldiz irabazi du Saray Lopezek lehenengo saria. Guztira, 15 egileren 39 argazki aurkeztu dira. Javier Garcia Nieto (kapitaina), Ramon Martiarena (konpainiako batzordearen kidea), Mertxe Elizalde (Olaberria kafetegia), Silvia Vazquez (Antunez taberna), Joaquin Aristizabal (konpainiako kidea) eta Eusebio Gil (konpainiako kidea) osatu dute epaimahaia.
Olaberria Konpainiak 2015ean hasi zuen lehiaketa antolatzen gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko.
Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Sari banaketa abenduaren 2an izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan.