Kontaktua

OLABERRIA PAGOKIREN ERAKUSKETAK BABESTEN

 

Santi Perez (danborren kaboa), Martin Tellechea (idazkaria) eta Serafin Elosua (diruzaina) izan dira Olaberria Konpainia Mendibil Merkataritza Gunean ordezkatu dutenak

Arratsalde honetan lastarginen lehenengo ekitaldiaren 20. urteurrena ospatzeko, Pagoki Emakume Elkartea ekintzaren antolatzaileak direlarik, Mendibil Merkataritza Gunean kokatuta dagoen erakusketa inauguratu da. Ekainaren 2ra arte ikusi ahalko da.

Bertan lastarginen zenbait jantzi erakutsirik daude, eramaten diren osagarriekin (zuziak, kokoak, adarrak) eta Eduardo Almajanok, David Baronek eta Joel Iglesiasek utzi dituzten argazkiaekin. Irekiera ekitaldira udalaren ordezkariak, baita Alardearen konpainia eta unitate, kantinera eta hiriaren elkarteak hurbildu dira. Santi Perez (danborren kaboa), Martin Tellechea (idazkaria) eta Serafin Elosua (diruzaina) izan dira Olaberria Konpainia Mendibil Merkataritza Gunean ordezkatu dutenak.

Honekin batera, irundar eta kanpotarrek hiriko dendetan jarriko diren telebistetan lastarginen oroimen ekitaldiaren irudiak ikusi ahalko dituzte.

Erakusketa hauek Pagoki Emakume Elkartearen jarduera egitarau zabal baten barruan murgilduta daude. Ekitaldi nagusiena ekainaren 2an San Martzial mendian egingo da.