MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA

2007ko irailean hasi zen lanean auzoko haurrentzat marrazki- eta pintura-lehiaketa bat egiteko ideia, jaietatik gertu, San Martzial Alardea gaitzat hartuta. Horrez gain, haiekin entsaio bat egiteko aukera aztertzen da lehiaketa amaitzean. Bertan, mutilek gustuko duten instrumentua jo ahal izango dute eta neskek beren abanikoekin kantinera lagundu.
Hainbat bilera egin eta hainbat kokaleku aztertu ondoren, lehiaketa José Basilio Aranburu plazatxoan (Perujaran kalearen atzealdean) egitea erabaki zen, eta, ondoren, parte-hartzaileekin Larreaundira entsaiatzea.
Hiru kategoria egiten dira: 6-7-8 urte, 9-10 urte eta 11-12 urte, bai eta kategoria bakoitzeko lehen, bigarren eta hirugarren sariak ere.
Batzordea harremanetan jartzen da auzoko hainbat denda eta tabernekin, eta konpainiarekin elkarlanean aritzen dira, janaria eta edaria oparituz, parte-hartzaileentzako askaria prestatzeko. Denda batzuek, gainera, materiala ematen diete lehiaketako irabazleei oparitzeko.
I.Marrazki eta Pintura Lehiaketa 2008ko ekainaren 21ean ospatzen da.
Gaur egun, kategoria hauek daude: 6 urtera artekoak, 7-8-9 urtekoak eta 10-11-12 urtekoak. Gainera, elkartea sortu zenetik, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak lehiaketa antolatzen laguntzen du.